
DISONANCIAS artista eta enpresen arteko berrikuntza irekia eta elkarlanerako berrikuntza sustatzeko plataforma da.
01/07/2009
Amarika Asanbladak, non Arabako sortzaileen parte handi bat biltzen den modu berritzaile batean, hilabete batzuk daramatza abian, bereziki Amarika proiektuarekin lotuta, Foru Aldundiaren erakusketa aretoen kudeatze lanetan. Uztailaren 2an, kolektiboaren aurkezpen publikoa gauzatuko dute. Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian hasiko da, arratsaldeko 7etan.
25/06/2009
Sormen eta Berrikuntzaren Europako Urtearen barruan, Europako Batzordeak DISONANCIAS aukeratu du jardute onaren adibide gisa. Aukeratutako jarduteen inguruko txostena Sormen eta Berrikuntzaren Europako Urtearen web orrian irakurri dezakezu.
10/06/2009
DISONANCIAS-en laugarren edizioa amaitzear da eta urtero bezala hainbat topaketa proposatu nahi dizkieguzu garatutako proiektuen emaitzak gertu-gertutik ezagutzeko. Ekainaren 15ean Donostian izango gara, 12:00etan Miramongo Parke Teknologikoan, eta 19:30etan Artelekun; ekainaren 17an, Bilbon izango gara: 12:00etan Tecnalian, eta 19:30etan Gran Domine Hotelaren tabernan. Ekainaren 16an, Espanish Dream pelikula Artium-en aurkeztuko dugu, 20:00etan. Informazio gehiago gure agendan, eta izan eman info@disonancias.com helbidean.
Beren ikerketa-proiektuetan profil ezberdinak integratzea nahi duten erakundeak DISONANCIAS-en parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.
Horixe bada zure kasua, jar zaitez gurekin harremanetan edo kontsulta itzazu parte hartzeko aukerak.
Gaurko edizioaren proiekuei buruzko Pernan Goñi+ Eitb-k egindako pelikula dokumentala
DISONANCIAS gomendatuko zenuke?
DISONANCIAS Euskadi 2008/09 edizioan parte hartu duten erakunde eta parte-hartzaileek gure galderari erantzuten diote.
Jaitsi ezazu DISONANCIAS-en katalogo berria. Artista eta enpresen artean garatutako azken ikerketak aurkituko dituzu bertan.